Azpeitiko Rallysprintean parte hartuko duten autoen egiaztapenak egiten ari dira

Julene Frantzesena 2022ko mai. 7a, 10:42

10:00etatik epaitegiaren ondoko plazan daude rallysprintean parte hartuko duten autoak; izan ere, horien egiaztapen administratiboak eta teknikoak egiten ari dira. 14:30ean hasiko da proba, Antzibar poligonotik, eta sari banaketa 19:00etan egitea aurreikusten dute antolatzaileek.

Eguerdian hasiko da Azpeitiko Rallysprintaren XXII. edizioa, eta 10:00etatik lasterketan parte hartuko duten autoen egiaztapen administratiboak eta teknikoak egiten ari dira Garoa kafetegian eta epaitegiaren plazan. Herritar hainbat ere joan da autoak ikustera eta, ohiko moduan.

32 gidari-kopilotu bikotek eman dute probarako izena, eta horien autoak ikusgai izango dira epaitegiaren atarian, eguerdira bitartean. Izan ere, parte hartzaileak 13:30ean aterako dira plaza horretatik Antzibar poligonora. Lehen parte hartzaileak, berriz, 14:30ean ekingo dio lehen mangari. Sari banaketa ekitaldia 19:00etan epaitegiaren ondoko plazan egitea aurreikusten dute antolatzaileek.