'Alcarras' filma emango dute igandean eta astelehenean Soreasun

Julene Frantzesena 2022ko mai. 12a, 08:21

Carla Simonek zuzendutako lana 19:30ean emango dute igandean, eta 21:00etan, berriz, astelehenean. Dagoeneko eros daitezke emanaldietarako sarrerak.

Alcarras filma ikusi ahal izango da igandean eta astelehenean Soreasu antzokian. Carla Simonek zuzendutako lana 19:30ean emango dute igandean, eta 21:00etan, berriz, astelehenean. Kulturaz kooperatibaren webgunean eskura daitezke emanaldietarako sarrerak, bost eurotan. Emanaldien egunetan ere eskuratu ahal izango dira, Soreasuko lehiatilan.

Katalunian egindako drama generoko filma da Alcarras, eta kritika onak jaso ditu estreinatu zenetik. Honako hau da filmaren sinopsia: "Aitonak hitz egiteari utzi dio, baina Sole familiako inork ez daki zergatik. Uda guztietan bezala, Alcarrasen, Kataluniako herri txiki batean, familiak mertxikondo ugari landatzen ditu. 80 urte lur bera lantzen eman ondoren, Sola familia elkartu egiten da bere azken uzta elkarrekin egiteko".