Aldarri zaharrei bultzada berria

'Berria' egunkaria 2022ko mai. 5a, 15:03
Josu Albero Naziogintza taldeko kidea.

Naziogintza taldeak gogora ekarriko ditu 1931n hainbat udalek Euskal Errepublikaren alde onartutako mozioak, eskaera XXI. mendera egokitzeko. Azpeitian egingo dute, larunbatean. Berria egunkariak Naziogintza taldeko Josu Alberorekin hitz egin du.

"Espainiako Estatuaren egituraketa berriaren aurrean, Azpeitiko hiribilduko udala uztear direnek, euren karguak laga aurretik, eta nazio gisa dagozkion eskubide natural eta historikoak baieztatu ostean, Euskal Errepublika aldarrikatzen dute Euskal Herriaren lehen autodeterminazio ekintza bezala". Halako eta antzeko adierazpenak onartu zituzten Euskal Herriko hainbat herritako udalek 1931. urtean, Espainian errepublika ezarri berri zela. 91 urte geroago, aldarrikapen haiek gogoratuko ditu Naziogintza taldeak, katea eten ez dela irudikatzeko.

Naziogintzako kideek 42 udaletako artxiboetan miaketa lanak egin dituzte azken urteetan, eta horietatik hemeretzitan aurkitu dituzte Euskal Errepublikaren aldeko mozioak; besteak beste, Zumaian, Oñatin, Hernanin, Errenterian (Gipuzkoa), Bermeon, Getxon, Mundakan eta Markinan (Bizkaia). Horietako bat da Azpeitikoa (Gipuzkoa) ere; 1931ko apirilaren 17an onartu zuten. Hala, han ospatuko du taldeak Euskal Errepublikaren Eguna, larunbatean. Taldeko kide Josu Alberoren hitzetan (Bartzelona, 1957), gertaera "guztiz ezezaguna" da jende gehienarentzat, eta hura ezagutarazteko asmoz ere mugitu dira.

Alberoren esanetan, iragana baliagarria da erakusteko Euskal Errepublikaren aldeko aldarrikapenak aspaldikoak direla: "Esaterako, Aita [Manuel] Larramendik oso garbi hitz egin zuen Euskal Errepublikaz, eta proposamen independentista garbia egin zuen Euskal Herriko zazpi lurraldeentzat". Erreferentziok, baina, "XXI. mendeari egokituta" egin behar direla uste du.

Jarraitu erreportajea irakurtzen, Berria.eus webgunean.