Austriar talde bat Azpeitian izan da, herriko proiektuak ezagutzen

Julene Frantzesena 2022ko mai. 5a, 08:50
Elikaguneko Ioritz Aizpuru bisitariei azalpenak ematen.

EHNE sindikatuak antolatuta egin dute herrira bisita. Horiek Azoka Plazan kokatuta dagoen Elikagunea saltokiaren proiektua ezagutzeko aukera izan zuten, baita Enkarguk banaketa proiektua ere.

EHNE sindikatuak antolatuta, Austriako hainbat eragiletako ordezkariak Azpeitian izan ziren atzo. Horiek Azoka Plazan kokatuta dagoen Elikagunea saltokiaren proiektua ezagutzeko aukera izan zuten, baita Enkarguk banaketa proiektua ere. Azalpenen ostean, bertako produktuz osatutako mokaduak dastatzeko aukera izan zuten bisitariek.