Iñaki Egaña Burgosko Prozesuaz aritu da Basazabalen

Mailo Oiarzabal 2022ko api. 27a, 12:15
Iñaki Egaña hizlaria eta Naziogintza Taldeko Josu Albero, atzo, Basazabalen. (Naziogintza)

Naziogintza Taldeak antolatutako ekitaldiko hizlaria izan zen historialari donostiarra.

Burgosko Prozesuaz eta 1970. urtearen bueltako testuinguru politikoaz eta sozialaz luze eta zabal aritu zen solasean atzo Iñaki Egaña Azpeitian.

El proceso de Burgos 50 años después liburuaren egilea da historialari donostiarra, eta Burgosko Prozesua: herri bat zutik izenburuarekin eman zuen hitzaldia atzo Basazabal jauregiak, Naziogintza Taldeak antolatutako ekitaldian.