Aberri Egunez, ikurrinak jarri dituzte balkoietan eta leihoetan

Aberri Eguna da gaur, eta hainbat azpeitiarrek zintzilikatu dituzte ikurrinak leihoetan nahiz balkoietan.

Gaur, apirilak 17, Aberri Eguna da. Gainerako euskal herritarrekin batera, hainbat azpeitiarrek zintzilikatu dituzte gorri, berde eta zuri koloreko oihalak etxeko leihoetan eta balkoietan. Nafarroako banderak nahiz bestelako aldarriak ere ikusi ahal izan dira, besteak beste, gaurkoan. 

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide