Kultur taldeak

Itsasi Euskal Kultur Elkartea

Azpeitiko Kultur Mahaia 2022ko api. 14a, 10:00

Sorrera: 1977. 

Egoitza: Urola kalea 6.

Atari digitalak:

Harremanetarako: itsasieuskalkulturtaldea@gmail.com.

Historia: Itsasi sortu aurretik, Oargi dantza taldea egon zen Azpeitian. Itsasi Euskal Kultur Elkartea 1977an sortu zen, eta, ordutik, bere helburu nagusia euskal kultura garatu, eta herrian bertan zein atzerrian ezagutarazi eta zabaltzea izan da; bereziki, euskal folklore eta dantzak. Azpeitia Dantzan-eko emanaldietan parte hartzeaz gain, herriko beste zenbait festetan ere izaten ditu emanaldiak. 1981ean atera zuen lehenengo aldiz artzai-inudeen kalejira. Gainera, 1980ko hamarkada erdian Azpeitiko danborradan parte hartzen hasi zen, neska-mutilez osatutako taldearekin. 

Jarduera:

  • Dantza taldea. Euskal Herriko herrialdeetako dantza tradizionalak aurkezten ditu Itsasik: Gipuzkoako dantza dotoreak, Bizkaiko dantza biziak, Nafarroako dantza alaiak, eta Lapurdiko eta Zuberoako dantza ikusgarriak. Horiek plazaratzeko, 55 janzkera baino gehiagoz hornitua dago.
 Azken urteetan Euskal Herriko doinu ezberdinekin sorturiko koreografiak ere plazaratzen ditu.
  • Zanpantzar eta ttuntturroak. Itsasiren taldea Euskal Herriko hainbat lekutan aritu izan da.
  • Musika taldea. Txistulari, dultzainari, soinujole, biolinista, trikitixa, gitarra, teklatu eta txalapartaz osaturiko taldea da.
  • Dantza eskola. 
Haur eta gazteei euskal dantzak irakasteaz gain, helduentzako dantza suelto ikastaroak ere antolatzen ditu ikasturtean.

Elkarrizketa (2022-9-9, Uztarria.eus). Hiru esan:

  • “Itsasi lagun talde bat da, familia bat bezalakoa. Bertako kideon artean lotura bat sortzen da”.
  • "Azkeneko urteetan geuk sortutako ikuskizunak egiten gabiltza. Gai bat hartzen dugu, eta aurrera”.
  • “Ekitaldi zehatz bat edo festak-edo badaude, jende gehiago izaten gara. Adibidez, karnabaletan 40ren bat lagun biltzen gara. Bestela, modu finko batean, 20ren bat gaude gaur egun”.