22. Korrika, zuzenean

Uztarria.eus 2022ko api. 8a, 12:26

Korrika herrira iristear da. Jarraitu hemen 22. Korrika zuzen-zuzenean. 

Gaur eguerdi partean zapalduko ditu Korrikak Azpeitiko lurrak; hain zuzen ere, 13:10 aldean iritsiko da Estra baserrira, Errezil aldetik.

Alde hartatik herrigunera joango da Korrika, eta herriko kaleak gurutzatu ostean, Azkoitirako bidea hartuko du. 14:04 aldean utziko du Azpeitia Korrikak; Loiolako autoeskola aldean egingo dute herriko azken kilometroa, 14:04 inguruan.

Korrika eskualdera iristen denean, zuzenean jarraitu ahal izango da UKTko tokiko webgune guztietan –tartean Uztarrian–, Urola Kostako Hitzan eta Erlo Telebistan. Korrika Azpeitira iritsi baino ordu batzuk lehenagotik izango da ikusgai haren zuzeneko bideoa Uztarrian, ETBren seinaleari esker.