Egin dituzte kirol eta parekidetasun teknikari nahiz arkitekto tekniko lanpostuetarako lehen azterketak

Ihintza Elustondo 2022ko api. 7a, 12:47
Gaurko azterketako irudi bat. (Azpeitiko Udala)

10:00etan hasi dira azterketa egiten Izarraitz pilotalekuan, eta hiru lanpostuetarako gaitegi orokorrari buruzko ariketa teorikoa egin dute bertaratu direnek. Guztira, 138 pertsona zeuden deituta gaurko azterketarako.

Azpeitiko Udaleko kirol ekintzen teknikariaren, parekidetasun teknikariaren eta arkitekto teknikoaren lanpostuak oposizio lehiaketa bidez betetzeko hautaketa prozesuko lehen azterketak egin dituzte gaur, Izarraitz pilotalekuan. Iazko abenduan zabaldu zuten deialdirako izen ematea, eta martxoaren 24an argitaratu zituzten onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Gaur 10:00etan ekin diote azterketa egiteari, eta hiru lanpostuetarako gaitegi orokorrari buruzko ariketa teorikoa egin dute azterketara bertaratu direnek. Guztira, 138 pertsona zeuden deituta gaurko azterketarako.