22. Korrikan herritarrek ateratako argazkiak jaso nahi ditu Uztarria.eus-ek

Uztarria.eus 2022ko api. 5a, 09:11

Korrikaren 22. edizioko uneren batean, han edo hemen, azpeitiarrek ateratako argazkiak jaso nahi ditu Uztarriak, bilduma bat osatzeko. Egitasmoa bukatu bitartean, azpeitia@ukt.eus helbide elektronikora bidal ditzakete herritarrek irudiak.

Martxan da 22. Korrika, eta hiru egun baino ez dira gelditzen Azpeititik igarotzeko. Dagoeneko Euskal Herriko txokoren batean izan zarela euskararen alde lasterka egiten? Ostiralean Azpeitian egingo duzula korrika? Une horiek guztiak jaso nahi ditugu, eta horretarako, zuen laguntza behar du Uztarria.eus-ek.

Uztarriak argazki bildumak eta bideoak egingo ditu ostiralean, Korrika Azpeititik igarotzen denean, baina herritarrek bidalitako irudien bilduma bat ere osatu nahi du. Horrenbestez, euskararen aldeko egitasmoaren aurtengo edizioa bukatu bitartean ateratako argazkiak azpeitia@ukt.eus helbide elektronikora bidal ditzakete herritarrek.