Uztarriaren zozketak

Errigorako bi saski zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2022ko mar. 14a, 10:28

Bazkideek osteguneko 12:00etara arte dute zozketan parte hartzeko aukera. Irabazleak, berriz, ostiralean jakinaraziko ditu Uztarriak.

Abiatu du Errigorak udaberriko kanpaina. Ohi bezala, Nafarroa hegoaldeko jakiak salduko dituzte, eta lortutako dirua Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintza sendotzera bideratuko dute. Dagoeneko prest dituzte aurtengo saskiak, eta kanpaina horrekin bat eginez, Uztarria Komunikazio Taldeak Errigoraren bi saski zozkatuko ditu bazkideen artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek lotura honetan eman behar dute izena. Osteguneko 12:00ak bitartean izango da parte hartzeko aukera, eta irabazleak ostiralean jakinaraziko ditu Uztarriak.