Dekorazio gehigarria banatu du Uztarriak martxoko aldizkariarekin batera

Uztarria.eus 2022ko mar. 11a, 12:22

Uztarria Komunikazio Taldeak egunotan banatu du martxoko aldizkaria, eta ale horiekin batera, dekorazio gehigarria ere jaso dute Uztarriaren bazkideek.

Uztarria Komunikazio Taldeak banatu du martxoko aldizkaria, eta ale horiekin batera, dekorazio gehigarria ere jaso dute Uztarriaren bazkideek. Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) osatu du gehigarria, eta Urola Kostako hainbat profesionalen eskaintza eta 2022rako dekorazio joera nagusiak bildu ditu bertan.

Maxixatzen, Baleike, Karkara eta Urola Kostako Hitza hedabideetako harpideek ere jaso dute gehigarria beren etxeetan. Era berean, honako lotura honetan irakur dezakete herritarrek dekorazio gehigarria.