Umeen danborrada 2022

Leire Iriarte: "Lagun Onak Mendi Bazkunaren izaera karrozan irudikatzea izan da gure helburua"

Maialen Etxaniz - Urtzi Oteiza 2022ko mar. 10a, 09:35

Igandean izango da aurtengo umeen danborrada Azpeitian, eta Biek aroztegiko Leire Iriarte arduratu da aurtengo karroza egiteaz. Lagun Onak Mendi Bazkuaren 75. urtemuga izan da lan hori egiteko gaia, eta Erlo Telebistak Iriarterekin hitz egin du.

Ezohikoa izango da aurtengo haurren danborrada, eta ezohikoa izan zen haurren karrozaren estreinaldia ere. Normalean, sansebastianetan ateratzen da karroza aurrenekoz, baina aurten karnabaletan atera zuten.  Igandean aterako dute berriro karroza kalera, haurren danborradarekin.

Biek aroztegiko Leire Iriarte arduratu da karroza diseinatzeaz, eta Lagun Onak Mendi Bazkunaren 75. urteurrena izan du lanerako abiapuntua. Beste urteetan ezin izaten da karroza erakutsi, sorpresa izaten delako, baina ezohiko urte honetan, Erlo Telebista karroza aurrean elkartu da diseinatzailearekin, egindako lanaren inguruan zertxobait gehiago jakiteko.