Umeen danborrada 2022

Gaztetxoak hasi dira igandeko danborradarako prestatzen

Maialen Etxaniz 2022ko mar. 9a, 17:52

Igandean egingo dute San Sebastian egunez egin ez zen haurren danborrada. Gaur egin dute aurreneko entsegua Izarraitz pilotalekuan, eta Azpeitiko Ikastola Ikasberriko, Iraurgi Ikastetxeko, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko, Juan Antxieta musika eskolako eta Itsasiko ikasle eta irakasleak iganderako gogoz agertu dira. 

Igandean, martxoak 13, egingo dute San Sebastian egunean egin ezin izan zuten haurren danborrada, eta gaztetxoek gaur egin dute danborradarako lehen entsegua. Izarraitz pilotalekuan elkartu dira 16:00etan, eta bertan izan dira 16:45 arte, danborradako piezak entseatzen. Zuzendariek arratsaldeko entsegua ez ezik, eguerdikoa ere egin dute; izan ere, ohi bezala Udal Musika Bandaren lokalean elkartu dira, eta Unai Frantzesenaren gidaritzapean egin dute entsegua. Bihar eta etzi ere egingo dituzte entseguak gaurko leku eta ordu berean. 

Azpeitiko Ikastola Ikasberriko, Iraurgi Ikastetxeko, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko, Itsasiko, Juan Antxieta musika eskolako ikasleak izango dira, urtero bezala, danborradan irtengo direnak. Haiekin batera aterako da kalera Lagun Onak mendi bazkunaren 75. urteurrenaren harira egindako karroza.