2022ko Martxoaren 8a

Ikastetxeetan ere aldarrikatu dute Martxoaren 8a

Mailo Oiarzabal 2022ko mar. 8a, 18:07

Morez jantzi dituzte Azpeitiko ikastetxe guztietako paretak eta korridoreak adin guztietako ikasleek idatzitako eta margotutako muralekin eta abarrekin gaur, Emakumearen Nazioarteko Egunean.

Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain, Iraurgi Ikastetxean eta Urola Ikastolan ere berdintasunaren eta emakumeen ahalduntzearen aldeko ekintzak eta mezuak nagusi izan dira gaur, Emakumeen Nazioarteko Egunean.

Morez jantzi dituzte Azpeitiko ikastetxe guztietako paretak eta korridoreak adin guztietako ikasleek idatzitako eta margotutako muralekin eta abarrekin, eta mahai inguruak, bideo emanaldiak eta bestelako ekintzak ere izan dituzte egunean zehar.

Aipatutako lau ikastetxeek bidalitako argazkiekin osatutako bilduman ikus daitezke gaurko egunez ikasleek egindako lanak.