2022ko Martxoaren 8a

Kalakaren produktu sorta zozkatuko du Uztarriak

Uztarria.eus 2022ko mar. 8a, 10:22

Kalakaren 'Lotura askatu' poltsa, 'Emariak' koadernoa eta 'Emariak' liburua zozkatuko ditu Uztarriak. Bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna da, eta Uztarria Komunikazio Taldeak Kalakaren produktu sorta bat zozkatuko du bazkideen artean. Kalakaren lanaren oinarriak komunikazioa eta parekidetasuna dira, eta Urolako Komunikazio Taldearen oinarriekin bat egiten duenez, Lotura askatu poltsa, Emariak koadernoa eta Emariak liburua zozkatuko ditu Uztarriak. Bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Irabazlea, berriz, ostiralean jakinaraziko du Uztarriak.

Parte hartu nahi dutenek hemen klikatu behar dute (irabazlea bazkide den egiaztatuko du Uztarriak).