2022ko Martxoaren 8a

Martxoaren 8aren harira, zumba saioa antolatu dute datorren larunbaterako

Julene Frantzesena 2022ko mar. 6a, 08:59
Iazko urrian bularreko minbiziaren aurkako zumba saioa egin zuten hainbat lagunek.

Azpeitiko emakume guztiei zuzendutako saioa izango da; ordu eta erdiz zumbaz gozatzeko aukera izango da igerilekuaren eraikinean kokatuta dagoen zumba gelan. Gehienez, 40 lagunek parte hartu ahal izango dute.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, zumba saio berezi bat antolatu dute Kirol Patronatuak eta BPX Port enpresak hilaren 12rako, zapatua. Azpeitiko emakume guztiei zuzendutako saioa izango da; ordu eta erdiz zumbaz gozatzeko aukera izango da igerilekuaren eraikinean kokatuta dagoen zumba gelan.

10:30ean hasiko da saioa, eta Regla Hernandezek nahiz Lara Idoetak gidatuko dute; ordu eta erdiko iraupena izango du zumbatoiak. Saioa doakoa izango da, baina gehienez 40 lagunek parte hartu ahal izango dute. Zumba saioaren ostean, hala nahi dutenek bazkaria egingo dute Uranga jatetxean.