Karnabalak 2022

Urrestildarrek ere ospatu dituzte karnabalak

Maialen Etxaniz 2022ko mar. 2a, 18:18

Urteroko ohiturari jarraituz, astelehenez ospatu zituzten karnabalak Urrestillan. Mozorroak soinean, askaria eta jolasak egin zituzten arratsaldean zehar. 

Urrestillan ere ez dute hutsik egin, eta aurten karnabalak ospatu dituzte. Pandemia aurreko ohiturei jarraiki, Astelehen Karnabalean askaria eta askotariko jolasak egin zituzten arratsaldean zehar Urrestillako plazan. Mozorroak ez ziren falta izan, eta haurrek zein helduek arratsalde ederra igaro zuten. 

(Argazkiak: Zurrunbillue Urrestillako herri lantaldea)