Karnabalak 2022

Sokamuturrean eta haurrentzako emanaldian aprobetxatu dituzte herritarrek karnabaletako azken apurrak

Maialen Etxaniz 2022ko mar. 1a, 18:42

Beste egun batez, jende ugari elkartu du sokamuturrak. Gaur arratsaldekoa izan da aurtengo karnabaletako sokamuturreko azken irteera, baita Joseba Senperena sokamutilaren azkena ere. Sokamuturraz aparte, haurrentzat ikuskizuna izan da Sanagustinen. 

Azken txanpan sartu dira karnabalak, eta festen azken apurrak aprobetxatzen dabiltza herritarrak. 16:30ean egin dute aurtengo Karnabaletako azken irteera, Arno ganadutegiko zezenekin. Beste egun batez, jende ugari elkartu da plazan zein ohiko beste txokoetan, sokamuturraren bueltan. Karnabaletako azken irteera ez ezik, Joseba Senperena sokamutilaren azken saioa izan da.

Sokamuturra ez da izan gaur arratsalderako antolatutako ekintza bakarra; izan ere, haurrei zuzendutako Piraten istorio bat emanaldia izan da ikusgai Sanagustin kulturgunean. 17:30ean hasi da ikuskizuna, eta ordubete inguru iraun du. Ondoren, 18:00etan hasita, Irulitxa txarangak musikaz alaitu ditu kaleak.

Suzko zezenak emango die amaiera aurtengo festei, 20:00etan.