Karnabalak 2022

Jai Karnabalez, haurrentzako antzerkia eta dantza emanaldia izan dira Matxinada plazan

Nerea Uranga 2022ko ots. 27a, 21:40

Haurrentzako eta gaztetxoentzako Gora kasete kantu eta dantza emanaldia izan da Jai Karnabal arratsaldez.

Karnabaletako arratsaldeetan haurrentzako emanaldiak antolatu ditu Azpeitiko Udalak. Gaur, Jai Karnabalez, Gora kasete kantu eta dantza emanaldia izan da, 17:30etik aurrera, Matxinada plazan.

Bihar, astelehena, 17:00etan hasita Hemendikara zirku ikuskizuna izango da. Ikuskizun hori ere Matxinada plazan egingo dute.

Astearte karnabaleko haurrentzako arratsaldeetako emanaldia Sanagustin kulturgunean izango da; kasu horretan, 17:00etan hasita, Piraten istorio bat emanaldia izango da.