Karnabalak 2022

Zezenaren irteera, bideoan

Ane Olaizola 2022ko ots. 27a, 17:23

Elegante egunez, ehunka pertsona bildu dira zezenaren irteerako unean, eta hango irudiekin bideoa egin du Erlo Telebistak.

Jai Karnabalean, festa giroa da nagusi kalean, eta ohiko moduan, sokamuturra egin dute arratsaldean. Azken urteetan bezala, Erdikalea leporaino bete da zezenaren irteerako unean, eta animaliak plazara artean egin duen bidean ere jendetza elkartu da. Irteeraren uneko irudiekin honako bideo hau osatu du Erlo Telebistak.