2022/02/28 Egun osoa

Astelehen Karnabala

Astelehen Karnabala
Azpeitia

11:00. Sokamutur txikia Erdikalean, eta zezen txikiak eta poniak plazan. Ganadutegia: Arno.

12:30. Mozorrotutako haurren desfilea, Banda Gaztearen, txilibitu-jotzaileen eta Juan Antxieta musika eskolako trikitilarien laguntzarekin.

Ondoren, Gaur jaia taldearekin dantzaldia, plazan.

13:00. Txorotxaranga, Alde Zaharrean.

16:15. Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika Bandak zezenaren irteera girotuko dute Plaza Txikian. Ondoren, txistulariek zezenak egingo duen ibilbide bera egingo dute.

16:30. Sokamuturra. Ganadutegia: Lopene.

17:00. Hemendikara zirku ikuskizuna, Matxinada plazan.

18:30. Deiadar txarangaren kalejira.

19:30. Udal Musika Bandaren kalejira.

20:00. Mozorro lehiaketaren hasiera.

20:00. Davila DJa, plazan.

Gainera, Brincadeira perkusio taldearen kalejira.

23:30. Oihan Vegaren emanaldia, plazan.

00:00. Mozorro lehiaketaren sari banaketa, plazan.

Ondoren, Psychoclown perkusio taldearen emanaldia.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide