Saninazioetako zezenketen egunak eta ganadutegiak iragarri ditu Zezenzale Batzordeak

Mailo Oiarzabal 2022ko ots. 10a, 17:10

Uztailaren 30ean eta 31n eta abuztuaren 1ean izango dira San Inazio Feriako hitzorduak. Murteira Grave, Ana Romero eta La Palmosilla ganadutegietako zezenak toreatuko dituzte egun horietan, hurrenez hurren, herriko zezen plazan.

2020an eta 2021ean COVID-19aren pandemia tarteko bertan behera gelditu ondoren, 2022an itzuliko dira zezenketak Azpeitiko zezen plazara, saninazioetako egunetan. Horrela iragarri du gaur bertan Azpeitiko Zezenzale Batzordeak.

Hain zuzen ere, saninazioetako zezenketen egunen eta horietan parte hartuko duten ganadutegien berri eman du gaur Azpeitiko Zezenzale Batzordeak. Uztailaren 30ean eta 31n eta abuztuaren 1ean izango dira San Inazio Feriako hitzorduak, eta Murteira Grave, Ana Romero eta La Palmosilla ganadutegietako zezenak toreatuko dituzte egun horietan, hurrenez hurren, herriko zezen plazan; La Palmosilla ganadutegiaren lehen aldia izango da, gainera, Azpeitian.