Urbitarte auzuneko 5 eta 8 etxe atarien arteko eremua berrituko du udalak

Julene Frantzesena 2022ko ots. 2a, 10:11
Urbitarte auzunea.

Besteak beste, inguru horretako oinarrizko azpiegiturak lurperatu, oinezkoen eremua txukundu, gune berdeak berritu, aparkalekuak egokitu eta argiteria berrituko du erakundeak. Art eraikuntza enpresak egingo ditu lanok, lau hilabeteko epean.

Urbitarte auzoko 5, 6, 7 eta 8 etxe atarien arteko eremua eraberrituko du Azpeitiko Udalak. Irisgarritasuna hobetzea da lanen xedea, eta besteak beste, inguru horretako oinarrizko azpiegiturak lurperatu, oinezkoen eremua txukundu, gune berdeak berritu, aparkalekuak egokitu eta argiteria berrituko du erakundeak.

Lanak esleitu ditu dagoeneko, eta obrak gauzatzeko lehiaketa publikoa Art eraikuntza enpresak irabazi du. Inguru horretako hirigintza lanak egiteko aurrekontua 206.679 eurokoa izango da, eta enpresak lau hilabeteko epea izango du horiek gauzatzeko.