Aritz Arzallus Sorturen Gipuzkoako arduraduna izango da

Julene Frantzesena 2022ko urt. 22a, 15:14
Sorturen zuzendaritza osatuko duten kideak gaur Bilbon –aurreneko ilaran, ezkerretik aurrena da Arzallus–. (Sortu)

Gaur, zapatua, bukatu da Sorturen hirugarren kongresua, eta alderdiko kideek hala erabakita, Arkaitz Rodriguez buru duen taldeak osatuko du zuzendaritza. Militanteen bozen %89 jaso ditu talde horrek.

Gaur, zapatua, bukatu da Sorturen hirugarren kongresua, eta alderdiko kideek hala erabakita, Arkaitz Rodriguez buru duen taldeak osatuko du zuzendaritza. Nazio Kontseilua osatuko duten kideen artean da Aritz Arzallus azpeitiarra; hain zuzen ere, Gipuzkoako arduraduna izango da.

Sortuko militanteek asteazkenetik atzora arte izan dute hautagaiak aukeratzeko tartea, eta gaur eman dute bozketaren emaitzen berri. Bilboko Bizkaia pilotalekuan egin dute kongresuaren itxiera ekitaldia, Independentziarako indarra lelopean, eta han jakinarazi dute Arkaitz Rodriguez buru duen zuzendaritza taldeak bozen %89 jaso dituela.