Tximinia batek su hartu du Etxe Alai auzoan

Ihintza Elustondo 2022ko urt. 20a, 17:41
Etxe Alai auzoko seigarren zenbakidun etxebizitzan piztu da sua.

16:20 aldera su hartu du etxebizitza bateko tximiniak, eta suhiltzaileek bertaratu behar izan dute itzaltzera. Handiak ez izan arren, kalte material batzuk eragin ditu suak etxebizitzan. 

Etxe Alai auzoko seigarren zenbakiko etxebizitza batean, sute txiki bat izan da arratsaldean. Hain zuzen ere, 16:20 aldera su hartu du etxebizitza horretako tximiniak, eta suhiltzaileek bertaratu behar izan dute itzaltzera. Dagoeneko itzali dute sua, baina kalte material batzuk eragin ditu etxebizitzan.