Uztarriaren zozketak

Uztarriak zozkatu du autokarabanan asteburu pasa

Uztarria.eus 2022ko urt. 20a, 13:13

Autocaravanasazpeitia.com alokairu zerbitzuak eskainitako saria zozkatu du Uztarriak bazkideen artean. Sariduna Asun Arregi Kerejeta izan da.

Uztarria Komunikazio Taldeak zozkatu du autokarabanan asteburu pasa, eta Asun Arregi Kerejeta izan da irabazlea. Asko izan dira zozketan parte hartu duten bazkideak, 230 pertsona inguru, eta Arregi izango da autokarabanan asteburu pasa joango dena. Zorionak!