Sansebastianak 2022

Gogotik astindu dituzte danborrak ikastetxeetan ezohiko San Sebastian bezperan

Maialen Etxaniz 2022ko urt. 19a, 20:20

San Sebastian bezpera da gaur, eta sansebastian usainik nabari ez den arren, danbor hotsak entzuteko aukera izan da goizean zein arratsaldean, herriko ikastetxeetako haurrek gogoz astindu baitituzte danborrak. 

Iraurgi ikastetxeko zenbait ikasle kalera atera dira, eta Antxieta etxekoekin batera jo dituzte sansebastianetako zenbait pieza, parrokia atarian. Karmelo Etxegaraiko txikienek nahiz Iraurgikoek ere goizean egin dute danborrada eskolako atarian. Arratsaldean, aldiz, gaztetxoen txanda izan da, eta Karmelo Etxegaraiko, Ikasberriko eta Iraurgiko eskola atarietan elkartu dira ikasleak danborrada egiteko. Ezohiko moduan bada ere, danborradaz gozatzeko aukera izan dute txikienek Azpeitian.