Sansebastianak 2022

Ikasleen danbor hotsak nagusi San Sebastian bezperan

Mailo Oiarzabal 2022ko urt. 19a, 18:49

Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain eta Iraurgi Ikastetxean urtarrilaren 19ko ohiturari eutsi diote. Ohi bezala izan ez arren, multzoka sakanabatuta, danborradako doinuekin bete dituzte jolastokiak, eta kalera ere iritsi da danbor hotsa.

Bigarren urtez jarraian, San Sebastian festak bertan behera gelditu dira Azpeitian, eta festekin batera, baita horien bizkarrezurra diren danborrada nagusiak ere. Gaur, ordea, San Sebastian bezperako ohiturari eutsi diote herriko ikasteetxeetan, eta ohiko moduan izan ez arren, pandemian indarrean dituzten protokoloak jarraituta, baina ikastetxe barruko danborradarik egin gabe ez dira gelditu urtarrilaren 19 honetan.

Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain eta Iraurgi Ikastetxean danbor hotsez eta danborrada doinuz bete dituzte jolastokiak Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek egunean zehar. Kaleraino ere iritsi dira danbor hots horietako batzuk; Iraurgiko ikasle batzuk, esaterako, parrokia atarian aritu dira danborrak astintzen goizean, gaurko egun berezia hango bizilagunekin batera ospatzeko.

(Argazkiak: Maialen Etxaniz, Kris Fernandez, Julene Frantzesena eta utzitakoak)