Otsailean euskarazko hamabi ikastaro eskainiko ditu Azpeitiko KZguneak

Mailo Oiarzabal 2022ko urt. 21a, 08:09

37 ikastaro emango dituzte guztira, aurrez aurrekoak zein urrunetik egitekoak, eta horietatik hamabi izango dira euskaraz. Besteak beste, Whatsappari, Interneti, smartphonei, bideoei, argazkiei, Googleren tresnei, HTMLari, Instagrami, online izapideei eta Internet bidezko erosketei buruzko saioak izango dira.

Azpeitiko KZguneak hainbat ikastaro antolatu ditu otsailerako, eta dagoeneko zabalik da ikastaro horietan izena emateko epea. Orotara, 37 ikastaro emango dituzte datorren hilean, aurrez aurrekoak zein urrunetik egitekoak, eta horietatik hamabi euskaraz izango dira. Honako hauek, hain zuzen ere:

WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean

  • Aurrez aurrekoa
  • Lau ordu
  • Otsailaren 1ean eta 2an, 11:00etatik 13:00etara.

Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi

  • Aurrez aurrekoa.
  • 20 ordu.
  • Otsailaren 7tik 18ra, 09:00etatik 11:00etara.

Argazkiei ukituak eman zure smartphonearekin

  • Aurrez aurrekoa.
  • Lau ordu.
  • Otsailaren 3an eta 4an, 11:00etatik 13:00etara.

Editatu bideoak zure smartphonearekin

  • Bideokonferentziaz.
  • Lau ordu.
  • Otsailaren 15ean eta 16an, 16:00etatik 18:00etara.

Google aplikazioak zure smartphonean

  • Aurrez aurrekoa.
  • Hemezortzi ordu.
  • Otsailaren 1etik 11ra, 16:00etatik 18:00etara.

Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak

  • Bideofonferentziaz.
  • Lau ordu.
  • Otsailaren 17an eta 18an, 18:00etatik 20:00etara.

Ikasi HTML programatzen

  • Urrunekoa.
  • 20 ordu.
  • Otsailaren 14tik 23ra.

Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak

  • Bideokonferentziaz.
  • Lau ordu.
  • Otsailaren 25ean eta 28an, 09:00etatik 11:00etara.

Erosketa eta ordainketa seguruak Interneten

  • Aurrez aurrekoa.
  • Lau ordu.
  • Otsailaren 21ean eta 22an, 11:00etatik 13:00etara.

Online izapideak Osakidetzarekin

  • Aurrez aurrekoa.
  • Lau ordu.
  • Otsailaren 23an eta 24an, 11:00etatik 13:00etara.

BakQ ziurtagiria

  • Aurrez aurrekoa.
  • Bi ordu.
  • Otsailaren 25ean, 11:00etatik 13:00etara.

Online izapideak Osakidetzarekin

  • Bideokonferentziaz.
  • Lau ordu.
  • Otsailaren 1ean eta 2an, 11:00etatik 13:00etara.

Izena emateko

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat aukera dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda –KZgunera aldez aurretik 943-02 36 20 telefonora deitu eta hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke–. Bestalde, telefonoz deituta edo KZgunearen webgunearen bidez ere eman daiteke ikastaroetarako izena, baina bi aukera horiek erabiltzeko ezinbestekoa da KZguneko erabiltzaile izatea.

KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek bideo bidezko tutorial hauek kontsulta ditzakete:

Azpeitiko KZgunea Enparan dorretxean dago kokatua, eta astelehenetik ostiralera izaten da irekita, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.