Emakume Langileen Eskolaren barruko bigarren saioa egingo du Itaiak larunbatean

Maialen Etxaniz 2022ko urt. 20a, 08:30
Emakume Langileen Eskolako lehen saioko irudia. (Urola Erdiko Itaia)

Emakume Langileen Eskolaren bigarren saioan 'Klase subjektua bere dimentsio guztietan eraikiz' izeneko testua landuko dute eta edonor bertara daiteke. Sindikatu Zaharrean jarri dute hitzordua, 11:00etan. 

Itaia emakumeen antolakunde sozialistak Emakume Langileen Eskola jarri zuen martxan joan zen azaroan, "emakume langileek egunerokotasunean jasaten dituzten zapalkuntzak identifikatzeko eta horiei aurre egiteko moduak pentsatzeko”. Azaroan bertan egin zituzten lehen saioak Azpeitian, Azkoitian eta Zestoan, eta urtarrilerako antolatu zituzten bigarren saioak. Hasiera batean bigarren eskolak urtarrileko lehen eta bigarren astean egitekoak ziren arren, Azpeitikoa datorren larunbatean, hilak 22, egingo dute, Sindikatu zaharrean, 11:00etan hasita.

Emakume Langileen Eskolako saioetan testu bat izaten dute hausnarketarako abiapuntu. Lehen saioan Salda Badago Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministetan Itaiak egindako hitzartzea landu zuten. Oraingoan, aldiz, Klase subjektua bere dimentsio guztietan eraikiz izeneko testua landuko dute. Hori dela eta, Itaiako kideek testua aurrez irakurtzea gomendatu diete parte-hartzaileei. Dena den, azaldu dute eskolen egunean bertan ere irakurriko dutela testua. Itaia.eus webgunean dago eskuragarri irakurgaia.