Igerilekuko muskulazio gela ez da erabilgarri izango datorren astean

Julene Frantzesena 2022ko urt. 18a, 11:35
Igerilekuaren eraikineko muskulazio gela.

Hilaren 24tik 28ra itxita izango da muskulazio gela, baina herritarrek kiroldegikoa erabili ahal izango dute, aurrez hitzordua hartuta. Makina guztiak berrituko dituzte, eta horretarako, gela ixtea "ezinbestekoa" dela azaldu du udalak. 

Igerilekuaren eraikineko gimnasioan kokatuta dagoen muskulazio gela itxita izango da datorren astean. Izan ere, Azpeitiko Udalak azaldu duenez, makinak aldatzeko lanak egingo dituzte hilaren 24tik 28ra bitartean –bi egun horietan barne–. Makina guztiak berrituko dituzte, eta horretarako, gela ixtea "ezinbestekoa" dela azaldu du udalak.

Igerilekuko muskulazio gela itxita dagoen bitartean, baina, kiroldegikoa aretoa erabili ahal izango dute Kirol Patronatuko bazkideek. Edukiera muga errespetatzeko, ordea, aurrez hitzordua eskatu beharko dute herritarrek, 943-81 30 69 telefono zenbakira deituta.

Informazioa helbide elektronikoz

Bazkideekin duen komunikazio hobetzeko helburuz, kirol instalazioen gaineko informazioa helbide elektroniko bidez jasotzeko aukera eskainiko du Kirol Patronatuak aurrerantzean. Horretarako, bazkideek helbide elektronikoa eman beharko dute kiroldegiko eta igerilekuko harrerara joanda, igerilekuko 943-81 41 21 edo kiroldegiko 943-81 30 69 telefonora deituta ala azpeitiakiroldegiak@gmail.com helbidera mezua idatzita. Bazkideek izen-abizenak, bazkide zenbakia eta helbide elektronikoa jakinarazi beharko dituzte.