Juan Nuñez futbolari azpeitiarra omendu du Urolak, lehen taldearekin 300 partida jokatu dituela-eta

Julene Frantzesena 2022ko urt. 17a, 13:01
Juan Nuñez erdian, Urola taldeko kideekin. (Urola K.E.)

Zumarragako Argixao futbol zelaian jaso zuen taldearen omenaldia zapatuan. Azpeitiarrak Lagun Onaken hasi zuen futbol ibilbidea, eta hainbat taldetan aritu ostean, Urolara egin zuen jauzi; hamahirugarren denboraldia du talde horretan.

Juan Nuñez futbolari azpeitiarrak Urola taldearen omenaldia jaso du asteburuan, lehen taldearekin 300 partida jokatu dituelako. Zumarragako Argixao futbol zelaian jaso zuen taldearen omenaldia zapatuan, ohorezko mailako Urola eta Bergararen arteko partidaren atsedenaldian.

Azpeitiarrak 38 urte ditu, eta hamahiru denboraldi daramatza Urola taldean. Erdilaria da, eta aurreko astean jokatu zuen 300 partida Zumarragako eta Urretxuko taldearekin. Nuñezek Lagun Onaken hasi zuen ibilbidea, baina harrezkero, eta Urolara jauzi egin aurretik, Realean eta Aretxabaletan aritutakoa da.