Katxalin elkartearen loteria saritua izan da, eta aste honetan banatuko dute dirua

Ihintza Elustondo 2022ko urt. 17a, 12:54
Katxalin elkartekoak loteria saltzen izan ziren urrian Azpeitian.

Katxalin elkarteak loteriaren hainbat dezimo saldu zituen Azpeitian, eta saritua izan da haiek saldutako zenbakia: 81.748. Asteazkenean eta ostiralean Baigeraren lokalean izango dira, kobraketak egiteko.

Katxalin bularreko eta ginekologiari lotutako minbizia duten emakumeen Gipuzkoako elkarteak loteriaren hainbat dezimo saldu zituen Azpeitian, eta elkarte horretako kideek jakinarazi dutenez, saritua izan da haiek saldutako zenbakia. Hain zuzen ere, 81.748 zenbakiaren hainbat dezimo saldu zituzten Azpeitian, eta txartel bakoitzaren jabeak hamabost euroko saria irabazi du. Diru hori kobratzeko, asteazken eta ostiral goizean –urtarrilak 19 eta 21-Baigeraren lokalean izango dira, 10:00etatik 12:00etara. Txartelaren atzean norbere izen-abizenak idazteko eremu bat dago, eta atal hori beteta ekartzeko eskatu dute Katxalin elkartekoek, lana errazte aldera.