Astronomian sakontzeko aukera izan dute gaztetxoek

Julene Frantzesena 2022ko urt. 17a, 10:03
Atzo Ekoetxean egin zuten ikastaroko argazkia. (Ekoetxea)

Planeta, ilargia eta konstelazioak tailerra egin zuten atzo, igandez, 6 eta 12 urte bitarteko hainbat gaztetxok Ekoetxean.

Familia Ekintzen barruan, Planeta, ilargia eta konstelazioak tailerra egin zuten atzo, igandez, 6 eta 12 urte bitarteko hainbat gaztetxok Ekoetxean. Espazioarekin, eguzki sistemarekin, izarrekin nahiz bidaia espazialekin lotutako hainbat kontzeptu landu zituzten, eta konstelazio bana egiteko aukera ere izan zuten Ekoetxean elkartutakoek.