Iosu Garai: "Argazkiak egiteko erabili dudan teknika kamararen mugimenduarena izan da"

Nerea Uranga eta Urtzi Oteiza 2022ko urt. 16a, 11:04

Iosu Garai arrasatearrak Zaindu: inpresionismoari keinu bat argazki erakusketa dauka zabalik Azpeitian, Foru Ibilbideko udal aretoan. Urtarrilaren 30era arte egongo da irekita, aretoaren ohiko ordutegiarekin.

Naturan, basoetan, ateratako argazkiak jarri ditu erakusgai. Modu bitxian egindako irudiak dira, eta kolore biziak ikus daitezke Garairen lanetan. Proiektu honekin, inguruko basoen garrantziaz eta zaindu beharraz kontzientziatu nahi ditu ikusleak.