Ederki pasatu dute Hoi Denk Zirkue ikusteko Gaztetxean bildu direnek

Nerea Uranga 2022ko urt. 15a, 20:15

Hoi Denk Zirkueren bosgarren edizioa egin dute gaur arratsaldean Azpeitiko Gaztetxean. Bertan bildutako haur eta helduek gozatu ederra hartu dute zirkuan ikusi ahal izan diren diziplina desberdinetako ikuskizunekin.

Iazko etenaren ondoren, Hoi Denk Zirkuerekin gozatzeko aukera izan dute gaur, 18:00etatik aurrera, Azpeitiko Gaztetxean bildutako haur eta helduek. Azpeitiko Gaztetxeak antolatutako zirku emanaldiaren bosgarren edizioa Xanti Agirrezabala aktoreak aurkeztu du, eta Iago Magok, Jone Muñekasek, Julen magoak eta Ekain pailazoak parte hartu dute. Hainbat diziplinatako ikuskizunak egin dituzte Gaztetxeko agertokian: magia, malabareak, oihal akrobaziak, dantza...