Iosu Garairen argazkiak ikusgai daude gaurtik Foru Ibilbideko udal erakusketa aretoan

Nerea Uranga 2022ko urt. 15a, 13:00
Iosu Garai, gaur, erakusketa aretoan. (Nerea Uranga)

Zaindu: inpresionismoari keinu bat izeneko erakusketa hilaren 30era arte egongo da irekita, aretoaren ohiko ordutegiarekin.

Erakusketa berri bat ikus daiteke gaurtik Foru Ibilbideko udal aretoan. Iosu Garaik (Arrasate, Gipuzkoa, 1958) Zaindu: inpresionismoari keinu bat izeneko erakusketa ekarri du Azpeitira, eta urtarrilaren 30era arte ikusgai izango dira haren argazkiak, ohiko ordutegiarekin: astegunetan 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara.

"Argazkilari inkorfomista baten lana da, basoak zaindu beharraz ikuslea kontzientziatzeko asmoarekin egindako proiektu bat", azaldu du bere erakusketaren xedea Legazpin (Gipuzkoa) bizi den argazkilariak.