Eduki babestua

Ate irekiak egingo dituzte Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain

Uztarria.eus 2022ko urt. 17a, 11:05

Haur Hezkuntza zikloaren eskaintza ezagutzeko aukera izango dute herritarrek urtarrilaren 17an, 18an, 24an eta 25ean.

2022-2023 ikasturteko matrikulazio-epea urtarrilaren 17tik 28ra bitartean egongo da zabalik, eta Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik bere Haur Hezkuntzako zikloaren eskaintza ezagutarazteko, ate irekiak egingo ditu urtarrilaren 17an, 18an, 24an eta 25ean. Egun horietako bakoitzean hiru bisita antolatu ditu ikastetxeak: 09:30ean, 11:00etan eta 15:30ean. Saio ireki horietan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute 943-89 91 41 telefono zenbakira deituz.

Etorri eta ezagutu gaitzazu!