Asteartean amaituko da udalaren hiru lanpostu publikoetarako hautaketa prozesuan izena emateko epea

Andoni Elduaien 2022ko urt. 13a, 11:47

Azpeitiko Udalak martxan du lehiaketa oposizio bidez hiru lanpostu publiko betetzeko prozesua. Erdi mailako parekidetasun teknikaria, kirol teknikaria eta arkitektu tekniko postuak dira udalak behin betiko izaera emango dienak. Urtarrilaren 18a izango da horretarako izena emateko azken eguna.

Datorren asteartean, urtarrilak 18, amaituko da Azpeitiko Udalaren hiru lan postu publikoetarako hautaketa prozesuan izena emateko epea. Hain zuzen ere, erdi mailako parekidetasun teknikaria, kirol teknikaria eta arkitektu tekniko postuak dira behin betiko izaera hartuko dutenak, eta horretarako, lehiaketa oposizioa egingo du erakundeak.

Hainbat baldintza bete beharko dituzte lanpostura aurkeztu nahi dutenek:

  • 16 urte baino gehiago izatea, eta, hala badagokio, nahitaezko erretiroaren gehieneko adina ez gainditzea.
  • Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea edo Europar Batasunak egin eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.
  • Lanpostuari dagozkion zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea, Azpeitiko Udaleko dagokion mediku zerbitzuak egiaztatuko duena praktiketako funtzionario izendatu aurretik.
  • Diziplinazko espedientearen bidez edozein administrazio publikoetako edo organo konstituzionaletako edo autonomia erkidegoetako organo estatutarioetako zerbitzutik baztertuta ez egotea.
  • Ebazpen judizial bidez ezgaitasun erabatekoa edo berezia ez izatea enplegu edo kargu publikoetarako, baztertua edo ezgaitua izan den funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko.
  • Unibertsitate graduko, ingeniaritza teknikoko, unibertsitate diplomaturako titulu ofiziala edo homologatua izatea edo titulu hori jasotzeko eskubideak ordainduta izatea.
  • Euskaren laugarren hizkuntza eskakizunari dagokion euskara maila, derrigorrezkoa
  • Dolozko delituren bat egiteagatik kondenatua ez izatea. 

Honako lotura hauetan eskura daiteke lanpostu bakoitzaren deialdiaren gaineko informazioa: kirol ekintzen teknikariaren hautaketa prozesua; parekidetasun-teknikariaren hautaketa prozesua; eta arkitektu teknikoaren hautaketa prozesua.