Lagun Onak futlbol klubaren otarreak badu jabea

Mailo Oiarzabal 2022ko urt. 13a, 08:25
Unax Alberdi (ezkerrean) izan da sariduna. (Lagun Onak)

Unax Alberdi Infantil Txiki taldeko jokalariak eraman du aurten etxera Lagun Onak futbol klubaren Gabonetako zozketaren saria: 1.500 euro dirutan eta 2.000 euroko balioa duen otarrea. Alberdik jaso du dagoeneko saria.

Aurten ere, Errege eguneko Espainiako loteriaren zozketaren sari nagusiaren zenbaki bera (41.665) izan da Lagun Onaken zozketan sariduna.