Aste honetan ere pilota partidak izango dira Izarraitz pilotalekuan. Hain zuzen ere, ostiralean, 18:00etan hasita, Errendimentu Txapelketako nahiz Udaberri Txapelketako sei norgehiagoka jokatuko dituzte Ilunpeko pilotariek: infantilen lehen mailako bi partida izango dira lehenik; kadeteen 2. mailako bi partida gero; eta jubenilen lehen mailako eta seniorren lehen mailako beste bana segidan.