Epai bat tarteko, Esklabak-Iturtzulo eremuan ubide bat desestali behar izan du Azpeitiko Udalak

Julene Frantzesena 2022ko urt. 12a, 17:30
Esklabak-Iturtzulo eremuko babestutako etxebizitzen aurrean atera dute ubidea.

Auzarazako etxebizitzen gaineko eta Azpeitiko Udalaren kontrako epai baten ondorioz agerira atera behar izan dute ubide zati bat. Beste zati bat ere desestali beharko du erakundeak, Esklabetako komentuaren aurreko zelaian.

Auzarazako etxebizitzen gaineko epai bat tarteko, orain arte lur azpian zen ubide bat agerira atera behar izan du Azpeitiko Udalak. Hain zuzen ere, urteetan epaitegietan izan den eta erabat korapilotsua izan den prozesu judizial baten ondorio izan da ubidearen desestalketa; izan ere, udalaren kontrako epai batek agindu zuen ubidea estalgabetzeko. Esklabak-Iturtzulo eremuko babestutako etxebizitzen aurrean desestali dute ubidearen zati bat dagoeneko, eta udalak jakinarazi duenez, beste ubide zati bat ere atera beharko dute agerira, Esklabetako komentuaren aurreko zelaian.