Lapurretak direla eta, herritarrei "adi" ibiltzeko eskatu die udalak

Julene Frantzesena 2022ko urt. 11a, 13:50
Serraila bat.

Besteak beste, herri bi etxebizitzatan, saltoki batean, kafetegi batean eta taberna batean egin dute lapurreta azken asteetan, eta ondorioz, Azpeitiko Udalak kaleetako zaintza "indartu" egin du.

Azken egunotan hainbat lapurreta eta lapurreta saiakera izan dira herrian. Besteak beste, bi etxebizitzatan, saltoki batean, kafetegi batera eta taberna batera sartu dira lapurrak azken asteetan, eta ondorioz, Azpeitiko Udalak kaleetako zaintza "indartu" egin du. Erakundeak azaldu duenez, uneotan Ertzaintza eta Udaltzaingoa ari dira gertaera horiek ikertzen.

Halaber, herritarrei "adi" ibiltzeko eta zerbait arraroa sumatuz gero Udaltzaingoarekin edo Ertzaintzarekin harremanetan jartzeko eskatu die udalak. Lapurreta susmorik izanez gero, honako telefono hauetara deitzeko eskatu du udalak: 092 (Udaltzaingoa) edo 112 (Larrialdiak).