Jubilatuak eta pentsiodunak plazara atera dira, urte berriarekin batera

Julene Frantzesena 2022ko urt. 11a, 11:37

Atzo egin zuten urteko lehen kontzentrazioa, eguraldi txarra zela-eta Azoka Plazaren barruan, Pentsio publiko eta duin baten alde lelopean.

Azpeitiko jubilatuek eta pentsiodunek ekin diete berriro asteroko elkarretaratzeei. Atzo egin zuten urteko lehen kontzentrazioa, eguraldi txarra zela-eta Azoka Plazaren barruan, Pentsio publiko eta duin baten alde lelopean.

Besteak beste, pentsioen errebalorizazioa ezartzea, gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea, pentsio erreformen alde atzerakoiak indargabetzea, alarguntza pentsioa %100ean kobratzea eta 40 urteko kotizazioarekin erretiroa ez zigortzea eskatuko dute astez aste. Hurrengo elkarretaratzea datorren astelehenean izango da, 12:00etan, plazan.