Abisu horia dela eta, itxita dago Madalenako aparkalekua

Ihintza Elustondo 2022ko urt. 10a, 16:11

Euriteak tarteko, abisu horia indarrean da. Hori dela eta, Madalenako aparkalekuak itxi ditu udalak, eta estolda garbiketak egin dituzte.

Azken egunotan euri ugari egiten ari da, eta abisu horia indarrean da, uholde arriskuengatik. Hori dela eta, Azpeitiko Udalak neurriak hartu ditu: batetik, Madalena auzoko aparkalekuak itxi dituzte, eta bestetik, estolda garbiketak egin dituzte, halako kasuetan ohikoa den moduan. Horrez gain, herriko hainbat gune zaintzen ari da Udaltzaingoa.