Urteko lehen udalbatzarra izango da gaur

Julene Frantzesena 2022ko urt. 11a, 08:07
Abenduko udalbatzarreko irudia.

Izapide kontuak izango dituzte hizpide 19:30ean hasita udaletxean egingo duten batzarrean.

Gaur, urtarrilak 11, 2022. urteko lehenengo udalbatzarra izango da, 19:00etan hasita. Udaletxeko areto nagusian egingo dute bilkura, eta izapide kontuak izango dituzte hizpide. Udalbatzarraren aurretik, gobernu batzarra egingo dute EH Bilduko eta EAJko ordezkariek.

Honako hauek izango dira biharko udalbatzarrean aztergai izango dituzten gaiak: 

1 . Udalbatzak 2001eko abenduaren 2an egindako akta onartzea.

2.- Azpeitiko Euskara Patronatuko zuzendaritza batzordekideen ordezkoak izendatzea.

3.- Azpeitiko Udal Kirol Patronatuaren hainbat kirol, harrera eta mantenu zerbitzua kontratatzea.

4.- Alkatetzak 2021eko ekainean eta uztailean emandako ebazpenen berri ematea.

5.- Galdera eta erreguak.