Otañok eta Arria V.ak ostegunean egingo dute apustuaren negoziaketa Mendizabalen

Eneko Otaño aizkolari beizamarra txapelketa batean.

19:15erako jarri dute hitzordua bi aizkolariek, eta egin beharreko lanez-eta ariko dira hizketan. Bi kirolarien prestatatzaileek joan zen ostiralean hitzartu zuten Beizamako eta Errezilgo aizkolariek apustua egitea.

Eneko Otaño eta Xabier Orbegozo Arria V.ak ostegunean egingo dute –ostiralean ziren elkartzekoak hasiera batean– apustuaren negoziazioa, Mendizabal jatetxean. 19:15erako jarri dute hitzordua bi aizkolariek, eta egin beharreko lanez-eta ariko dira hizketan.

Bi kirolarien prestatatzaileek joan zen ostiralean hitzartu zuten Beizamako eta Errezilgo aizkolariek apustua egitea; Mendizabalen egin zuten tratua eta seinaleak jarri egin zituzten. Orain, baina, egin beharreko lanak, apustuaren eguna, jokoan izango den diru kopurua eta materiala izango dituzte, besteak beste, hizketarako gai.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide