Oraindik eskura daitezke Unai Alberdiren debuterako sarrerak

Azpeitiarrak Aretxabaletarekin jokatuko du profesionaletako lehen partida, Bengoetxea VI.aren eta Uriondoren aurka, 22:00etan hasita, Izarraitz pilotalekuan. Sarrerak lotura honetan eskura daitezke. 

Unai Alberdi Alberdi II pilotariak urtarrilaren 21ean egingo du debuta profesionaletan, Azpeitian bertan, eta oraindik eskura daitezke jaialdirako sarrerak, lotura honetan. 22:00etan izango da kirol saioa, Izarraitz pilotalekuan.

Alberdi II.aren debuteko partidarekin hasiko da pilota jaialdia, eta ondoren, Binakako Txapelketako norgehiagoka izango da. Ilunpeko harrobiko aurrelariak Aretxabaletarekin batera jokatuko du profesinaletako lehen partida, Bengoetxea VI.aren eta Uriondoren aurka. Binakako Txapelketako partidan, aldiz, Urrutikoetxeak eta Arangurenek Jakaren eta Mariezkurrena II.aren kontra neurtuko dituzte indarrak. 

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide