Bertan behera gelditu dira Mairu eta Antuxunatapatx taldeen biharko kontzertuak

Anartz Izagirre 2022ko urt. 7a, 18:54

Arkupehotsak egitasmoa tarteko, kontzertu bana eskaini behar zuten bi taldeek, baina azkenean ez da emanaldirik izango. Kulturazek aurrerago adieraziko du data berria.

Bihar ziren egitekoak Arkupehotsak egitasmoaren barruko aurtengo lehen emanaldiak Sanagustin kulturgunean. Hain zuzen ere, Mairu eta Antuxunatapatx musika taldeek igo behar zuten agertokira kontzertuak eskaintzera, baina bertan behera gelditu dira bi emanaldiak. Kulturazek adierazi duenez, laster emango dute data berriaren berri.